Zarauzko Euskal Astea

0

COVID19-a dela eta, egoera berezia eta kezkagarria bizi dugu, eta, egoera hau larritu ez dadin, aurten ezingo dugu ospatu Euskal Jai Eguna Zarautzen.

Euskal Jai Egunik gabeko Euskal Astea ospatzea tokatzen da, baina, hala ere, Udalak Euskal Astearekin eta Euskal Kulturarekin duen konpromisoa mantendu nahi du. Horregatik, osasun neurri guztiak zainduta, Modelo Aretoan urtero ospatu ohi diren txapelketak mantentzea erabaki du Udalak.

IKUSI HEMEN EGITARAUA

“Oso egoera berezian gaude”, azpimarratu du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak: “Euskal Astean izango diren ekitaldiak jasotzen dituen esku-orria atera dugu, eta sare sozialetan ere zabalduko dugu. Bertan garbi ikus dezakegunez, aurten, Euskal Jaietako arropak kajoian uztea, zaintzea, tokatzen da”.