Zarauzko Gipuzkoa kalearen espaloia konponduko da

0

Gipuzkoa kalea 1 eta 3 zenbakien arteko iparraldeko espaloia (San Frantzisko eta Mantzisidor kaleen artekoa) konpontzeko lanak gaur, abuztuak 31, hasi dira. Udalak, PROBISA Vías y Obras S.L.U. enpresari esleitu dizkio lanak, 48.398,78 eurotan (BEZ barne), eta obrak iraila erdirako amaituta egotea aurreikusten da.

Xabier Txurruka (EAJ-PNV) Alkateak adierazi duenez, “Antoniano Ikastetxearen eta Oteiza Lizeo Politeknikoaren parean dagoen galtzada-harrizko espaloiaren zati hori oso hondatuta dago, Gipuzkoa kaleko tarte horretan dauden tamaina handiko gaztainondoen sustraien eraginagatik. Eremuaren irisgarritasuna hobetzeko, adokinaren ordez, baldosa hidraulikoak jarriko dira eta malda eta espaloiaren lautasuna hobetuko dira. Aldez aurretik, barkamena eskatzen dizuegu datozen asteetan obra horien ondorioz kaltetutako auzotarrei, merkatariei eta ikastetxeei, sor daitezkeen eragozpenengatik”.