Eusko Jaurlaritzaren deklarazioa Igor Gonzalez Solasen heriotzaren

0

Igor Gonzalez Sola presoa Martuteneko espetxean hil zela eta, Eusko Jaurlaritzak honako hau adierazi nahi du:

Lehenik eta behin, doluminak eman dizkie senideei eta hurbilekoei.
Suizidioa izan dela badirudi ere, Eusko Jaurlaritzak espero du heriotza horren inguruabarrak berme guztiekin ikertzea.
Horrelako gertaerek presoen errealitatearekin zerikusia duten eragile guztien hausnarketa sustatu behar dutela uste du.
Era berean, beharrezkoa da gogoeta operatibo bat egitea espetxe-politika gehiago humanizatzeari buruz eta euskal gizartearen egungo errealitatera eta erronka berrietara argiago egokitzeari buruz.