Bilbaoeszenak irailaren 14an irekiko du urteko antzerki ikastaroetan izena emateko epea

0

BilbaoEszena-Bilboko Udaleko Baliabide Eszenikoen Zentroak antzerki-tailerrak jarri ditu martxan hasi berri dugun 2020–2021 ikasturte berrian.

Hala, irailaren 14tik (astelehena) 30era (asteazkena), jardueraren parte izan nahi duten haur, gazte eta helduek www.bilbao.eus webgunearen bidez eman dezakete izena.

Urritik aurrera abian jarriko diren tailerrak Antzerkikoak eta Prestakuntza eta Sormentza eszenikoa izango dira, eta adin guztietako pertsonei zuzenduta egongo dira, euskara eta gaztelania taldeak aukeratzeko aukera eskainiz.

2020-2021 ikasturte honetan, BilbaoEszenak 45 orduko antzerki-tailer bat jarri du martxan. Ostegunetan emango da, 19:00etatik 20:30era, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat, eta beste bat, antzerkikoa ere, 8 eta 11 urte bitarteko haurrentzat. Ostegunetan ere izango da, 17:15etik 18:45era. Tailer hauen prezioa 120,10 eurokoa da matrikula arruntarekin eta 87,30 eurokoa langabetuentzat edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenentzat.

Oraingo honetan, urteko ikastaroak (60 ordu) Prestakuntza eta Sorkuntza eszenikoa izango du ardatz. Nuria M. Cres-ek emango du gaztelaniaz eta Maria Urcelayk euskaraz. Astelehenetan (euskaraz) eta asteazkenetan (gaztelaniaz) izango da, 19:30etik 21:30era. Jarduera horiek 185,60 euroko kostua dute, 152,80 euro langabezian dauden eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonentzat.

Helduentzako prestakuntzak haurrentzako tailerren helburu berberak ditu, eta antzerkian eta eszenaren munduan interesa duen edonorentzat da. Funtsezko bi eremu landuko dira: aktore-lana (energia, erritmoa, adierazpena, koordinazioa, emozioa…) eta sorkuntza-lana (inprobisazioa, espazioaren definizioa edo ideien bilaketa).