Bilbobusen neguko ordutegia hasi da

0

Bilbobus neguko ordutegiarekin hasi da, udako hilabeteak igaro ostean. Hala, bada, linea bakoitzaren ordutegiak aldatu egin dira, eta urte sasoi horri egokitzen zaizkio urtero.

Autobusen udal zerbitzuak eguneratu egiten ditu bere ordutegiak eta maiztasunak sasoiaren arabera, erabiltzaileen beharrizanen arabera egokitzeko. Horrela, Bilbobusen linea batzuetan aldaketa txikiak egiten dira udan, garai horretako bidaiari-kopuruaren arabera egokitzeko.

Ordutegien informazio xehea erabiltzaileen arretarako bulegoan begiratu daiteke (Poza lizentziatua, 8).- Horrez gain, erabiltzaileek, behar izanez gero, etxean bertan eskura dezakete ordutegia, aplikazioa helbide honetatik Bilbobusen App-a edo Udalaren web orritik jaitsiz: www.bilbao.eus. 010 Bilboko Udaleko informazio telefonora deituta ere kontsultatu daitezke ordutegiak.