Zanguango konpainiak kaleko ikuskizun onenaren saria eraman du Max sarietan

0

Irailaren 7an egin zen Espainiako Arte Eszenikoetako Max Sarien 2020ko banaketa ekitaldia, Malagan. Bertan Kamikaze konpainiaren Jauría antzezlanak eraman zuen ikuskizun hoberenaren saria, Iruñeako San Ferminetan gertatutako bortxaketa kolektiboaren ondoko ‘Manada’ epaiketan oinarritutako antzezlanak, alegia. Baina euskal antzerkigintzak ere izan zuen una gogoangarririk: Zanguango arabar konpainiak Kaleko Ikuskizun onenaren saria eraman zuen Al Otro Lado/Bestaldean lanarengatik.