Maite Gurrutxaga ilustratzailea Fete de la BD jaialdian izango da

0

Euskal komikigintza berriz ere egongo da ordezkatua aurtengo Fête de la BD – Strip Feest Bruselako jaialdi entzutetsuan, Maite Gurrutxaga euskal ilustratzailearen partehartzearekin. 2010. urtetik egiten den ekimen honen dinamismoa albo batera utzi gabe, online eta aurrez-aurreko jarduerak nahastuko dituen egitarau berezia antolatuko dute aurten, COVID-19a saihesteko osasun-neurriak errespetatu ahal izateko.