Sevilla FCren aurkako lagunartekoen emankizuna

0

LaLigako 2. jardunaldiko Bartzelonaren aurkako partidaren atzerapena aprobetxatuz, Athletic Clubek Sevilla FC izango du aurkari bihar San Pedro del Pinatarren (Murtzia) jokatuko diren lagunarteko bi partidatan.

Partidak 17:30ean eta 19:30ean jokatuko dira, eta biak zuzenean jarraitu ahal izango dira gure Youtubeko kanal ofizialean, euskarazko eta gaztelaniazko aldi bereko seinaleekin.

Partida bikoitza
Athletic Clubek eta Sevilla Fc taldeak bi partida oso jokatuko dituzte jarraian Pinatar Arena Football Centerren. Horrela, bi taldeetako jokalari guztiek minutu mordoa izango dute bi neurketetakoren batean.

Sevilla Fc da, Real Madril, Bartzelona, Atletico Madril, Getafe cf eta Elx cf taldeekin batera, lehen jardunaldian txapelketa hasi ez zuen sei taldeetako bat, abuztuan Europan hartutako konpromisoengatik. Talde hispaniarrak, Europa Ligako egungo txapeldunak, 3. jardunaldira arte itxaron beharko du ligan lehiatzen hasteko.