Berdinketa Basconiaren bigarren lagunartekoan

0

CD Basconiak berdinketa lortu du denboraldi-aurreko bigarren lagunartekoan (1-1) 2.B Mailako CD Laredoren aurka, gaur goizean Artunduagan jokatutako partidan.

Kantabriarrek 7. minutuan zabaldu dute markagailua Alvaro Garciaren golari esker, eta Patxi Salinasen mutilek berdinketa lortu dute 38. minutuan, Xabi Naveiraren eskutik. Markagailua berdinduta mantendu zen gainerako minutuetan, bigarren zatian Basconia nagusi izan zen arren.

CD Basconiaren hamaikakoa: Campo, Grande, Oier Lopez, San Vicente, Trespalacios, U. Naveira, Asategi, Uriarte, Iñigo Lopez, X. Naveira eta Ibarrondo. Partidan zehar zelairatu ziren: Ispizua, De Jesus, Gomeza, Adrian Perez, Velez, Diliberto, Delgado, Goti, Azcona eta Juste.