Donostiako 100 entitatek eman dute izena jada Euskaraldian parte hartzeko

0

Duela bi urteko Euskaraldiari jarraipena emanez, 2020an ere Euskaraldiaren bigarren ariketa antolatuko da azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Hamabost egun iraungo duen ariketan beste urrats bat egin nahi da: hau da, norbanakoek ez ezik entitateek ere parte hartzea lortu nahi da, hizkuntza praktika berriak bultzatzen jarraitzeko neurriak hartuz.

Bigarren edizioaren berrikuntza entitateetan datza, beraien barruan ariguneak identifikatu eta sortzea eskatuko baitzaie.

  • Ariguneak euskaraz lasai aritzeko guneak dira, entitate baten barruan dagoeneko eratuta dauden hiztun taldeak edo espazioak.
  • Arigune bat sortu ahal izateko, ezinbestekoa izango da bertako kide guztiek euskara ulertzea eta gehien-gehienak ariketa egiteko prest egotea.
  • Arigune horiek, beraz, kideen adostasunez osatzen dira eta bertan parte hartuko dute ahobizi edo belarriprestek.