Donostiako hondartzetan izandako delituak gutxitu dira

0

Donostiako hondartzen denboraldia amaituta, balantzea egiteko unea da, baita herritarren segurtasunari dagokionez ere. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak egiaztatu dutenez, hondartzen denboraldian, ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean, erregistratutako salaketen kopuruak behera egin du. Zehazki, salaketek % 11,7 egin dute behera, 2019ko 240 salaketetatik uda honetako 212ra jaitsiz.

Jaitsiera handiena Kontxako hondartzan izan da.

  • Kontxako hondartzan 149 izatetik 103 izatera igaro dira ( % 31 gutxiago)
  • Zurriolako hondartzan gora egin du datuak: 80 ziren 2019an, eta 84 dira orain.
  • Ondarretako hondartza 2019an 11 izatetik 2020an 25 izatera igaro da.

Gehien salatu diren delituen artean ebasketak daude: 158 salaketa, aurreko urtean baino 47 gutxiago (205), eta bizikleten ebasketak (26), 19 gehiago 2019ko datuekin alderatuta.