Hondartza garairik ezohikoena amaitu da

0

Irailaren 15ean amaituko da Donostiako hondartza garaia. Inoizko atipikoena izan da, eta baita laburrena ere, ohiko zerbitzu asko aldatu behar izan baitira COVID-19ak eragindako osasun krisiaren ondorioz.

Udalak webgunean unean-unean jaso du Igeldoko eta Urgulleko kameren informazio guztia, hiriko hondartzen egoera eta edukiera ezagutzeko aukera emateko. Webguneak 50.000 bisita izan ditu guztira (49.599). Zerbitzu erabiliena itsasgoraren ordutegia izan da, eta, beraz, Kontxan sartzeko mugena (29.437 kontsulta gaztelaniaz, eta 2.912 euskaraz). Bisita gutxiago izan dituzte Zurriolako eta Ondarretako edukierei buruzko datuek, COVID kasuetarako protokoloak eta hondartzak erabiltzeko gomendioek.