Hernando Lacalle Finantzen Euskal Institutuko Administrazio Kontseiluan sartu da

0

Gobernu Kontseiluak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta, Hernando Lacalle Edeso (Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordea) Finantzen Euskal Institutuko Administrazio Kontseiluko kide izendatu du, Alberto Alberdi Larizgoitiaren ordez, erretiroa hartu berri baitu.

Administrazio Kontseilua FEIren gobernu-organo gorena da. Ekonomia eta Ogasuneko sailburua da bertako presidentea eta beste 6 kide ditu; 6 kide horietako lau Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak berak proposatu ditu, eta beste biak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak proposatuta izendatu dituzte.

Honako hauek eratzen dute kontseilua, gaur egun: Presidentea: Pedro Azpiazu. Kideak: Hernando Lacalle, Itziar Agirre, Javier Arnaez, Arantxa Tapia, Javier Zarraonandia eta Mikel Amundarain.