Hondarribin Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren inguruko dirulaguntzak eskatzeko azken egunak

0

Azken egunak dira Hondarribiko Udalak zabaldutako Eraikinen ikuskapen teknikoaren (EIT)  dirulaguntzen deialdira aurkezteko.

Deialdi honetan 2019 urtean zehar egindako diktamena eta obren zuzendaritza eta burutzapena lagunduko dira. Dirulaguntzaren bidez babestutako lanen aurrekontuaren %10 estaliko da, gehienez ere 3.000 euroko kopuru bitarte.

Irailak 28 bitartean egongo da irekia eta interesa duten eraikuntzetako Jabekideen Elkarteek eskaera BAZen edo online bidez aurkeztu beharko dute. Gogoratu behar da Udaletxeko obrek dirauten bitatean, BAZ Javier Ugarte kalean dagoela.