Josu Erkorekak Josu Zubiaga berretsi du Segurtasuneko sailburuorde gisa, eta Rodrigo Gartzia izendatu du Ertzaintzako zuzendari berri

0

Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkoreka elkarrizketatu dute, gaur arratsaldean, Cadena Ser-eko “La ventana Euskadi” saioan.

Gaur arratsaldean Cadena Ser-eri eskainitako elkarrizketan, Josu Erkoreka lehenengo Lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak jakitera eman du Josu Zubiagak Segurtasuneko sailburuordea izaten jarraituko duela, “oso kudeaketa sendoa egin duelako Segurtasuneko sailburuordetzaren buruan”, eta Rodrigo Gartzia izango dela Ertzaintzaren zuzendari berria, “esperientzia, ibilbide eta ezaugarri egokiak dituelako Ertzaintzaren zuzendari berria izateko”.

Rodrigo Gartziak, egungo Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak, Gervasio Gabirondo ordezkatuko du, azken bi legegintzaldietan kargu horretan egon dena. Gartzia 2013tik egon da Segurtasun Sailburuordetzan, eta udaltzainen eta Ertzaintzaren jarduna koordinatzea izan da haren zeregin nagusia.

Aste honetan sindikatuekin izandako bilerei dagokienez, lehen bilera horiek oso aberasgarriak izan direla azpimarratu du Segurtasuneko sailburuak: “Asko dute emateko, eta horregatik hasieratik entzun nahi izan ditut haien kezkak”.

Transferentzien Batzorde Mistoari buruz galdetuta, lehenengo lehendakariordea Erkorekak, Carolina Darias ministroarekin lehen harremana izan duela jakinarazi du; bertan, egin gabeko transferentzien egutegia eguneratu behar dela eta transferentzia berri bat gehito behar dela adierazi dute biek: Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarrera

Zaldibarko zabortegiaren operatiboari dagokionez, Segurtasuneko sailburuak adierazi du Joaquin Beltran bilatzea lehentasunezkoa dela Jaurlaritzarentzat. “Lanean jarraituko dugu gorpuzkiak aurkitzeko”, azpimarratu du.