‘Bazen Behin 2020’, aurten online

0
Aurten, Barakaldoko liburutegietako ipuin kontalarien Bazen Behin programa online izango da, COVID-16 birusaren hedapenari aurre egiteko segurtasun-neurri gisa.
Ipuin-kontalari adituek familia osoarentzat kontatutako ipuin-saioak Youtubeko Udalaren kanalaren bidez ikusi ahal izango dira, urritik aurrera.
Ipuinak, aurten ere, euskara hutsean izango dira, familian erabilera sustatzeko. Horrela, txikienek euren irudimena indartuko duten istorioez gozatu ahal izango dute modu seguruan eta kontaktu soziala saihestuz.