Donostiako Metrominuto planoa

0

«Donostia, oinezkoen hiria» lelopean, Udalak Metrominuto oinezkoen planoa aurkeztu du. Orain arte argitaratutakoaren guztiz bestelako formatuan dago. Oraingo honetan, mapa sinoptiko bat aukeratu da; plano mota horretan ez da ez proportziorik ez eskalarik gordetzen, eta hiriko leku nabarmen eta ezagunen arteko denborak eta distantziak laburbiltzen dira.

Metrominuto hori formatu digitalean dago eskuragarri Udalaren webgunean, eta datozen egunetan ere ikusgai egongo da Donostiako Udalaren ondoan dagoen euskarri fisiko batean.