«De Gernika a Nueva York, pasando por Berlín» antzerki lanaren estreinua

0

Eusko Jaurlaritzako sailburu diren Beatriz Artolazabal eta Gotzone Sagardui Bilbon izan dira “De Gernika a Nueva York, pasando por Berlín” antzezlanaren aurkezpenean. Antzerki honetan parte hartu dute Gogora Institutoa eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako saila.

Estreinu honen lekuko izan dira aldi berean Aintzane Ezenarro, Gogora institutoaren zuzendaria, Monika Hernando, biktimen zuzendaria, Irune Muguruza, Familia Politiketako eta Aniztasuneko zuzendaria, Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea, Lorea Bilbao, Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kiroletako diputatua, Koldo Narbaiza, Bilboko zinegotzia, eta Andoni Ortuzar, EAJren EBBko presidentea, beste askoren artean.