Tapiak GESTAMP ixteari buruzko balorazioa egin du

0

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak GESTAMP ixteko iragarpena baloratu du. Honako hau azpimarratu du: 

«Sektoreak (trokelgintza eta matrizegintza) zailtasunak izan ditu iaztik, bere egoera ibilgailu-modelo berriekin lotuta dagoelako. Haiekin funtzionatzeko hainbat bide jorratzen ari ginen, lehiakorrak izaten jarraitzeko. Zailtasunak ezagutzen genituen, baina atzoko erabakia ez genuen ezagutzen planteatu den moduan».

«Konpainiari helarazi nahi dioguna da konponbide adostu baten alde lan egin behar dela, ahalik eta kalte gutxien sortuko duen konponbidearen alde. Eta etorkizunari begira, ez dadila galdu eskuratutako ezagutza espezifikoa».