Tapia: «Enplegua sortzeko proiektuak jarri nahi ditugu martxan, eta Europako diruari itxaron gabe egingo dugu»

0

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak elkarrizketa eman du SER katean. Bertan, COVID-19aren krisiak sortutako egoera ekonomikoari eta aurreikusitako suspertze-neurriei buruz hitz egin du. Besteak beste, honako hau adierazi du: «Trantsizioei aplikatutako proiektuak jarri nahi ditugu martxan, enplegua sortuko dutenak eta ehun ekonomikoa eraldatuko dutenak; eta Europako diruaren zain geratu gabe egingo dugu».