Zabalik dago Euskadiko datu irekien lehiaketetarako izen-ematea

0

Donostiako Udalak Open Data Euskadi lehiaketaren antolakuntzan parte hartuko du, Euskal Autonomia Erkidegoan datu irekien berrerabilera ezagutarazteko eta sustatzeko helburuarekin.

Bi lehiaketa jarri dira martxan:

  • Ideiena
  • Aplikazioena

Biak Euskal administrazioen katalogo publiko nagusietako datu irekietatik eratorritako produktuak edo zerbitzuak sortu dituzten edo sortu nahi dituzten partikular zein enpresei zuzenduta daude.

Azken urteotan, Open Data mugimenduak indar handia hartu du mundu luze-zabalean; izan ere, herri administrazioak euren datuak irekitzen hasi dira berriz erabiltzeko moduko euskarrietan eta erabilera-lizentzia irekien bidez.