Andoni Iturbek 55. Durangoko Azokaren aurkezpenean parte hartu du

0

Andoni Iturbe Kultura sailburuordeak Durangoko Azokaren 55. edizioaren aurkezpenean parte hartu du. TAU PA DA! lelopean egingo dan edizioa ez-ohikoa izango da. Produktu guztiak modu birtualean erosi ahal izango dira, ez da beraz, erakusmahairik izango Landakon. Azokazaleek bertan erosi ahal izango dituzte produktu guztiak, abenduaren 4tik 8ra arte. Hala ere, egitarauaren zati handi bat streaming bidez eta bertatik bertara jarraitu ahal izango da Landako Gunean eta Plateruenan, beti ere, aforo mugatuarekin.