Euskaldunak hiru saiotan emango du urriaren 16ko izaroren kontzertua

0

COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio neurriei dagokienez gobernuak ezarri duen arautegiaren ondorioz Euskalduna Jauregiko Auditorium-aren edukiera murriztu egin denez, urriaren 16an, ostiralean, 20:30ean Izarok eman behar zuen kontzertua hiru saiotan banatuko da. Hau da, dagoeneko sarrera eskuratu duen erosleak, kontzertura ordutegi hauetakoren batean joatea aukeratu beharko du: urriaren 15ean, 20:30ean, edo ostiralean, urriaren 16an, 19:00etan edo 22:00etan.