Euskadik 67.150 proba egin ditu azken astean, eta 4.543 kasu positibo detektatu ditu

0

Urriaren 12tik 18ra bitarteko astean, Euskadin 67.150 proba egin dira, guztira, eta, haietatik, Covid-en 4.543 kasu positibo detektatu dira. Lurraldeen arabera, Araban 498 PCR positibo detektatu ziren, Bizkaian 1.847 eta Gipuzkoan 2.074. Horiez gainera, bizilekua Euskaditik kanpora duten edo bizileku ezezaguna duten beste 133 kasu ere egon dira.

Oro har, Euskadik aste horretan honako intzidentzia metatua izan zuen: azken 14 egunetan, 360,74 positibo 100.000 biztanleko.

Ignacio Garitano, Osasun saileko Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak datuan aztertu ditu.