Donostiak emaitza onak lortu ditu iraunkortasun-adierazle batzuetan

0

Cristina Enea Fundazioaren Iraunkortasunaren eta Klimaren Behatokiak Donostiako Iraunkortasunari eta Klimari buruzko Urteko Txostena argitaratu du, 2019ko datuekin. Txostena, hiriaren erradiografia bat da, non 50 adierazletik gora eta datu garrantzitsuak dituena. Horri esker, hiraren egoeraren berri ematen du. Gainera, lehenengoz, txostena hiriak klima aldaketarako egindako egokitzapenaren eta neurrien ikuspegitik egituratu da, DSS Klima 2050 plana, kasurako.

Ekologiako zinegotziak, Marisol Garmendia sozialistak, nabarmendu ditu Donostia izaten ari den parametro onak, “nahiz eta alderdi batzuetan baduen zer hobetu. Txostenak jasotzen dituen datuak asko aldatuko dira. 2019ko datuak dira, eta 2020an, konfinamenduak bultzada emango digu parametro askotan. Mugarria izango da hiru hilez gure kaleetan jarduerarik ez izatearen eta normaltasun berria delakora astiro eta zuhurtziaz itzultzearen aurrean; kontsumoan, hondakinetan eta mugikortasunean islatuko baita. Hori kontuan izan dezagun iazko Txosteneko datuak biltzean“.