Easo abesbatzak pandemian hildakoen omenezko kontzertua eskainiko du

0

Easo Abesbatzak, Donostiako Udalarekin batera, omenaldi-ekitaldi bat eskainiko du, doan, pandemian hildakoen omenez, bai Covid-19gatik, bai beste arrazoiengatik, azaroaren 2an, 20:15ean, San Vicente elizan. Kontzertuak bi zati izango ditu. Alde batetik, Easo abesbatzak, Gorka Mirandak zuzenduta, Jesus Guridiren Requiem meza interpretatuko du. Bestetik, Easo kapera gregorianistak hilen liturgiaren kantuak interpretatuko ditu, Demetrio Esnaolak zuzenduta

Eneko Goia alkateak adierazi duenez, “omenaldi honen bidez, berriro ere, une zail hauetan utzi gaituzten herritar guztiak gogoratu nahi ditugu, baita haien familiei gure estimua erakutsi ere”.