Tapia: “Osasunaren eta ekonomiaren arteko oreka perfektua behar dugu, eta hezkuntza zaindu”

0

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, baikortasunari neurritasunez eustearen garrantzia azpimarratu du, nahiz eta bizi dugun unea oso gogorra izan. “Mezua da birusarekin bizitzen ikasi behar dugula eta gure jarduerarekin aurrera egin  depresioan ez erortzeko.

Baikortasunak eta errealismoak eskutik helduta joan behar dute. Jarduera ekonomikoa ez dugu galdu behar, pultsua mantentzen saiatu behar gara, bestela ezingo baitugu ekitate soziala mantendu. Ekonomia edo osasuna ekuazioa ezin da planteatu. Ekonomia eta osasuna. Txanpon beraren bi aldeak. Biak zaindu behar dira. Oreka da behar duguna “.

Beste konfinamendu baten aukeraren aurrean Tapiak honako hau nabarmendu du: “Edozein kasutan, gertatuko balitz, eta agertoki guztiak kontuan hartu behar badira, Europak egiten duen bezala aztertu behar dira, alderdi ekonomikoa eta hezkuntza mantenduz, eta jarduera ekonomiakoari euts aurrez aurreko jardunarekin edo telematikoki”.

Martxoko geldialdi ekonomikoa saihesteko beharra ezinbestekoa da: “Konparatu nahi ditugun herrialdeek horrela egiten dute. Gaur egungo neurrien ondorioak ebaluatu behar ditugu, une bakoitza aztertu eta  hainbat agertoki prest izan.

Jarduera ekonomikoak ahalbidetzen digun orekari eusten saiatu behar dugu. Orain Asia hazten ari da, eta gure enpresek presentzia dute han “.

Hauek dira elkarrizketan nabarmendu diren beste gai batzuk:

Ekonomiaren hazkundea

“Hirugarren hiruhilekoaren emaitzak lehen olatua kontrolatu osteko hazkunde orokorraren ondorioa da, baina Europako bigarren olatu honek ekonomia moteldu dezake. Horrela izango da, zerra hortzak, denbora luzez gainera. Mundu osoa atera behar da egoera konplexu honetatik. Familia askotan ere egoera ez da batere ona, langabeziak gora egin duelako.

Euskadiko eredu ekonomikoa aldatzeko unea da, gure enpresak lehiakorrak eta multinazionalen hornitzaileak izaten jarrai dezaten. Mundu guztia ari da hori egiten, trantsizioak aprobetxatzeko unea da gure lehiakortasuna eraldatzeko. Aukera aprobetxatuko dugu, beti bezala.

Prest gaude, nahiz eta krisi batzuetan sektore batzuek besteek baino gehiago sufritzen duten. Garrantzitsuena dibertsifikazioa da merkatu dibertsifikatuekin.

Halaber, ikasi dugu hornidura-kateetan, pandemiagatik itxita zeuden herrialdetatik zetozen osagai batzuk ezin lortu izanak tentsionatu egin gintuela. Krisi orotan aukera bat sortzen da. Ondo egiten dugun hori berriro abiaraziko dugu, eta aukerak baliatuko ditugu negozio berriak sortzeko. Enpresa bat eraldatu egin daiteke eta oso lehiakorra izan daiteke. Hori da eredu aldaketa, ez da daukaguna hautsi eta zerbait berria egitea.

Estibatze zerbitzuaren greba

Egoera kafkianoa da, ez dira gutxieneko zerbitzuak errespetatzen. Enpresen gaineko eragina nabarmena da. Jarduera gelditzea ez da ulergarria. Estibatze-zerbitzuak nolakoa izan behar duen ebatzi da. Orain dena geldiarazten ari dira eta hori ulertezina da. Espero dut konpondu ahal izatea, galtzen diren trafikoak ez direlako berreskuratuko.

Dieselaren gaineko zerga

Ez gaude ados. Automobilgintzari eragingo dio eta dagoeneko sufritzen ari den ekonomia zergapetzen ari dira. Familia askok dute auto diesela, ibilgailu elektriko bat ordaindu ezin dutelako. Oso garestia gerta daiteke familia askoretntzat. Eta errepideko garraioa zaildu egiten da. Inpaktu horiek kontuan hartu behar dira.

Berderantz jo behar da, baina trantsizioak denbora behar du, ezin da egun batetik bestera gertatu. Ibilgailu zaharrak ibilgailu berriekin ordezkatzea aurrerapauso bat da. Baina familia batzuek ezin dute ibilgailu elektrikorik erabili. Eta ibilgailu elektriko baten ekoizpenean CO2 isuriak ere gertatzen dira. Azter dezagun dena eta egin dezagun trantsizio ordenatu bat.

Europako funtsak

Ez dugu dena Europako funtsen baitan utzi behar. Oso jarduera zehatzetarako eta proiektu askotarako funtsak dira. Eraldaketari ekiteko proiekturik onenak zein diren jakin behar dugu, dena Europako diruaren menpe utzi gabe.

Administrazioekin lanean ari gara, proiektu publikoak eta pribatuak egongo dira. Kontuan hartu behar dugu guretzat garrantzitsua dela Jasangarritasun Energetikoaren Legea garatzen saiatzea, adibidez, edo eraikin publikoetan eta etxebizitza pribatuetan efizientzia lortzeko proiektuak aurrera ateratzea. Hori guztia administrazioak jartzen du martxan, baina enpresa pribatuek garatzen dute. Enplegua eta aberastasuna sortzen dira. Horixe bilatzen dugu Europako proiektu horiekin.

Arabako Errioxako ardoak

Espero dut errazago lan egin ahal izatea AEBn administrazio desberdin bat badago, baina ez da egun batetik bestera izango.

Uzta handia izan da. Beste batzuetan ordaindu ez diren arren, egoera horretan uzta ona izan da, eta bidezko prezioa izan du. Jarrai dezagun esportazioan eta Euskadik hobeto ezagut ditzala Arabako Errioxako ardoak