600M/€-ko balioa duen laugarren «Euskadi Bonu Iraunkorrak” Osasunera, Hezkuntzara eta Gizarte arloko politiketara bideratuko du bere kopuruaren %86a

0

Eusko Jaurlaritzak abiaraziko du “Euskadiko Bonu Iraunkorraren” laugarren jaulkipena, 600m/€-ko balioarekin. Oraingoan, ehuneko nagusia osasunera, hezkuntzara eta gizarte-politiketara bideratuko da, Covid-19k sortutako ezohiko egoerari aurre egiteko. Kasu honetan finantzatu beharreko kategoriei dagokienez, %86 gizarte-programak izango dira, eta %14, ingurumen-programak. Jaulkipena merkatuen egoera egokia denean egingo da.