Euskadiko errepideetako asteburuko alkoholemien balantzea

0

Zazpi gidari ikerketapean geratu dira, asteburuan Euskadiko errepideetan alkoholdun edarien edo substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik.

Larunbatean bost pertsona geratu ziren ikerketapean Portugaleten, Iurretan, Foruan, Villabonan eta Eibarren. Igandean, berriz, beste bi gidari geratu dira ikerketapean Beasainen eta Mutrikun.