Ertzaintzaren eta Portugaleteko Udaltzaingoaren dispositibo bateratu bati esker atxilotu ahal izan dute azken egunotan autoetan egindako berrogei bat lapurretaren egilea

0

Gaur, larunbata, goizaldean Ertzaintzak Udaltzaingoarekin batera Portugaleten abian jarri duen zaintza-dispositibo bereziari esker, 21 urteko gizonezko bat atxilotu ahal izan dute, eta inguruan aparkatuta zeuden zortzi autotatik, behartu ondoren, lapurtutako hainbat objektu aurkitu dizkiote. Jakin ahal izan dutenez, arrastatu duten gaztea azken aste honetan modus operandi bera erabiliz autoetan egindako beste hogeita hamar bat lapurretatan inplikatuta egongo litzateke.

Azken egunotan hauteman zen nabarmen egin zutela gora Portugaleten autoetan egindako lapurretek, eta gaur goizaldean Ertzaintzak eta Portugaleteko Udaltzaingoak zaintza-dispositibo bateratu bat jarri dute abian era horretako delituei aurrea hartzeko.

Goizaldeko ordu biak aldera, operatiboan parte hartzen ari ziren ertzainek gizon bat geldiarazi dute Ramón y Cajal kalean, bizkarrean motxila bat handi bat zeramala oinez zihoala. Kalean zertan ari zen galdetu diotenean, gazteak ez du arrazoirik ematen jakin, eta agenteek egiaztatu ahal izan dute motxilan labanak, bihurkinak, linternak, hainbat betaurreko pare, bluetooth bozgorailu bat, bi jaka….zeramatzala, eta ez du horien jatorria azaltzen ere jakin.

Horren aurrean, agenteek ingurua miatu dute, eta inguruko kale batean aparkatuta zeuden zortzik autok, behintzat, leihoetako bat hautsita zutela egiaztatu dute. Horren aurrean, eta gazteak zeramatzan objektuak auto horietatik lapurtu dituela ziurtatu ondoren, susmagarria atxilotu eta Muskizeko Ertzain-etxera eraman dute. Gero jakin ahal izan dutenez, arrastatu duten gaztea Portugaleten azken aste honetan modus operandi bera erabiliz autoetan egindako beste hogeita hamar bat lapurretatan inplikatuta egongo litzateke.

Poliziaren egoitzan dagozkion eginbideak amaitu ondoren, agintari judizialaren aurrera eramango dute.