Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu Biltzarraren argitalpenaren aurkezpena

0

Gaur goizean, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu Biltzarraren jarduera eta Lau Urteko Plana 2020-2023 jasotzen dituen argitalpen digitala aurkeztu dute Lehendakaritzan.

Biltzarra 2019ko urriaren 2, 3 eta 4an egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian, “Saregitzan / Tejiendo redes” lelopean. Mundu Biltzarraren edizio honetan, XXI. mendeko euskal presentziari buruzko azterketa eta hausnarketa egin zen.

Emaitzak onak izan ziren eta datozen lau urteetan kanpoan den Euskal Komunitatearentzako politika publikoak garatzera eramango dute Eusko Jaurlaritza.

Lehendakariak berak VII. Mundu Biltzarraren jarduera jasotzen duen hurrengo argitalpenaren aurkezpenean dioen bezala, Euskal Diaspora talentuz beteriko kutxa bat da. Honekin batera doan argitalpenean, ireki eta kutxa horrek gordetzen duena aurkitzera gonbidatzen zaituztegu.

Oraingoz argitalpena euskarri digitalean soilik izango da, baina eskura dago lotura honetan interesa duten pertsona guztientzat.