Artolazabalek “berdintasunaren aldeko borrokan funtsezko eragile” izateko prestatzen jarraitzeko deia egin die ijito gazteei

0
  • Berdintasuneko sailburuak parte hartuko du AMUGEk antolatutako Euskadiko Gazte Ijitoen V. topaketan

 “Izateko gai zaretena izateko ahalmena duzue” aldarrikatu du gaur Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, AMUGE Euskadiko emakume ijitoen elkarteak antolatutako Euskadiko Gazte Ijitoen V. topaketan. “Hezkuntzak duen gaitasun eraldatzaileaz ziur nago”, berretsi du, Hesiodo antzinako Greziako poetaren aipu bat gogora ekarriz: ‘Hezkuntzak pertsonari izateko gai dena izaten ikasten laguntzen dio’.

“Zuek funtsezko eragileak zarete ijitoen berdintasunaren eta euskal gizartean sartzearen aldeko borrokan”, gogorarazi die. “Eta hezkuntza oinarrizko tresna da aldaketa errazteko”.