Araba: abian da COVIDen aurkako txertoa 19

0

Euskadik COVID-19ren aurkako txertaketa-kanpaina hasi du hiru lurralde historikoetan. Arabaren kasuan, Gasteizko Ajuria foru-egoitzan jarri da txertoa.

91 urteko Consuelo Landak jaso du lehen txertoa Araban. Paula Ortiz de Zarate Osakidetzako profesionala izan da dosia emateaz arduratu dena.

Guztira, 405 txerto iritsi dira Euskadira goizeko lehen orduan, eta hiru txertaketa-guneetara banatu dituzte. Arabari dagokionez, 140 dosi banatu dira. Erizaintzako eta erizaintza-laguntzaileko 6 profesionalek osatutako Osakidetzako taldea arduratu dira txertoa emateaz, Foru Aldundiaren mendeko egoitzako langileekin lankidetzan.

Txertaketa-kanpainak datozen egunetan jarraituko du, dosiak iristen diren arabera.