Nuuk Mobility AIC-an mugikortasun elektrikorako konponbideen garapena bultzatuko du

0

Euskal startupa estatu mailan mugikortasun elektrikoan diharduen enpresarik nagusiena da, eta Europako nagusienen artean kokatzen da.

Nuuk Mobilitu Solutions, ibilgailu elektriko arinak diseinatzen eta garatzen espezializatutako startupa da. Bere instalazioak Boroan kokatutako AIC-Automotive Center-era lekualdatu ditu mugikortasun elektrikorako konponbideak garatzeko.

Enpresa honek aurrera egin du bere plan estrategikoan, eta plan honen barnean dago Etxebarriko tailer txikitik Amorebietako Boroa auzoko AIC-Automotive Intelligence Center-era lekualdatzea, Bizkaitik mugitu gabe.

Erabaki honen bidez, instalazio moderno hauetara zentralizatu nahi dituzte euren bulego zentralak eta modelo eta mantenurako tailerrak, bilgailu elektrikoen ekoizpena haien industria-kide den Rieju enpresa kataluniarraren instalazioetan egiten baitute.

Kokapen berezi honi esker, Nuuk-en aktibitatea balio gehigarria duten zeharkako zerbitzuetarazabaldu ahal izango dute. Zeharkako zerbitzuen artean ibilgailuen kontrola eta geolokalizazioa, floten online bidezko mantenua eta bezeroentzako proiektu berrien finantzaketa daude. Euren produktuaren garapena eta konponketarekin bateratuko dituzten zerbitzu gehigarriak dira.

AIC mugikortasun elektrikoaren esparruko Europako ikerketa-zentro garrantzitsuenetarikoa da. Nuuk-ek diseinuan eta proiektu berrien prototipoetan duten gaitasuna bultzatuko du. Hala, aurrerantzean hainbat proiektutan lan egin ahal izango dute aldi berean; hau dela eta, Nuuk-en produktuak arinago merkaturatuko dira.

Euskal startuparen zuzendari-taldeak Boroako automobilgintza-enpresen eta profesionalen ekosistema handiak dakartzan abantailak aprobetxatu nahi ditu: sinergia berriak eta hiriko mugikortasun elektrikoari lotutako zerbitzuak eta produktu berrien diseinuaren ezagutza. Honela, estatuko nahiz nazioarteko bezeroen beharrizanei aurreratu egingo da.

Berriki, Nuuk-ek kontratu garrantzitsu pare bat lortu du operatzaile postalekin: dagoeneko emanak diren 600 motozikleta errendimendu osoan Espainiako Gabonetako kanpainarako, eta datozen lau urteotan Costa Ricara bidaliko diren 200 moto, den-denak elektrikoak, hiri barruko banaketara eta paketeen bidalketara zuzenduak.

info+: www.nuukmobility.com