Euskadik COVID-19aren aldaera britaniarraren sei kasu antzeman ditu

0

Osasun Sailak prebentzio-neurriak mantentzeko beharra azpimarratu du, eta sintomak izanez gero, gogoratu du  isolatu egin behar dela eta osasun-zentrora deitu

Euskadik COVID-19ko aldaera «britainiarraren» 6 kasu positibo atzeman ditu.

6 pazienteetako batek ere ez du gaixotasunaren sintoma larririk izan, eta ez du osasun-arretarik behar izan ospitaleetan edo larrialdietan. 6 pertsonak eta haien kontaktu estuak etxeko isolamenduan daude.

Komunitate zientifikoaren arabera, aldaera berria, SARS-Cov-2 VOC 202012/01 izenekoa, aurreko aldaera zirkulatzaileak baino nabarmen transmitigarriagoa da, baina ez dago sintoma eta/edo gaixotasun larriagoa eragiten duenik adierazten duen daturik.

Osasun Sailak prebentzio-neurriak betetzeko beharra azpimarratu du, hala nola distantzia, eskuen higienea, maskara erabiltzea eta espazio itxiak aireztatzea.

Gainera, oso garrantzitsua da pertsona batek COVID-19rekin lotutako sintomak dituenean berehala isolatzea eta bere osasun-zentrora deitzea.