Marcelino: “Lanak erantzun positiboa emango digu”

0

Marcelinok agerraldia egin du San Mameseko prentsa aretoan, Athleticen lehen partida entrenatzaile zuri-gorri gisa zuzendu ostean. Barçaren aurka 2 eta 3 galdu arren, entrenatzaile zuri-gorriak “partidaren hasiera handia” eta jokalariek “Barça handi” baten aurrean emandako erantzuna azpimarratu ditu.

Zuri-gorrien entrenatzaileak honela laburbildu du partida: “Partida bikain hasi dugu. Lehen 20 minutuetan izan nahi duguna izan gara, azkarrak, abilak eta erasokorrak, atzean gol aukerarik utzi gabe. Barçaren lehen golak min handia egin digu eta suspertzen ari ginenean, bigarrena egin digute. Bigarren zatia oso ondo hasi dugu, eta berdinketa lortzeko bi aukera izan ditugu. 1-3 galtzen joan arren, taldeak ondo erantzun du eta aurkariaren atea bilatu du”.

Marcelinok emaitza positiboen bila lan egitearen alde egin du: “Gaur argi geratu da zein den gure asmoa, talde teknikoarena eta jokalariena. Taldeak hobera egingo du eta emaitza positiboak iritsiko dira. Defentsan indartsuagoak eta sendoagoak izan behar dugu, egonkorrak bagara seguruagoak izango gara arlo guztietan”.