Arrigunagako hondartzan aurkitutako gorpuzkiak ikertzen ari da

0

Ertzaintza Getxon, Arrigunagako hondartzan, aurkitutako gorpuzkiak ikertzen ari da. Atzotik Ertzaintzak ingurua miatzeko operatibo bat du abian, atzo hanka baten zatia topatu ondoren. Gaur egunean zehar gorpuzki gehiago aurkitu dituzte Txakur Unitatea eta Zaintza eta Erreskate Unitatea egiten ari diren bilaketa-lanei esker.

Hemendik aurrera polizia zientifikoa eta auzitegiko profesionalak saiatuko dira gorpuzkiak identifikatzen eta horien inguruabarrak argitzen.