Ertzaintzaren helikoptero batek Amezketan ezbehar bat izan duen gizonezko bat erreskatatu du

0

Istripua izan duen gizonaren familiartekoek emandako informazioaren arabera, Aralarko meatzeetan, Amezketako udal-barrutian, bidetik hurbil dagoen borda baten barruan zegoen.Dirudienez, gizonak ezbeharren bat izan du eta orkatila bihurritu du, eta ezin zuen bere kabuz jaitsi.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek, datu horien aurrean eta adierazitako lekura, metatuta dagoen elurragatik, ibilgailu batean ezin zirela iritsi ikusita, Ertzaintzaren helikoptero bat eta Mendiko Ataleko agenteak eta suhiltzaileak mobilizatu ditu. Helikopteroak zauritua hartu eta Tolosako Usabal futbol-zelairaino eraman du, eta, ondoren, anbulantzia batek eraman du Asunción Klinikara.