Hazilanen informazio saioa, urtarrilaren 14an

0

Urtarrilean abiatuko da lana lortzera bideratutako Hazilan proiektuaren hamaikagarren edizioa eta  dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Aurretik, Urola Kostako Udal Elkarteak informazio saioa antolatu du: bilera hurrengo ostegunean izango da, urtarrilaren 14an, goizeko 11:00etan. Bertan azalduko dira egitasmoaren inguruko xehetasun guztiak.

  • Eguna eta ordua: urtarrilak 14, osteguna, 11:00etan
  • Non: On line izango da; Gotomeeting plataformaren bidez.
  • Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta.  Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan.