EuskarAbenturak Euskal Herria ezagutzeko aukera eskaintzen die gazteei

0

Gogoratu EuskarAbentura, Euskal Herriko eta Diasporako 120 gazteri udan eta oinez Euskal Herria zeharkatu eta geure kultura, geografia, ohiturak-eta bertatik bertara eta euskaraz ezagutzeko aukera ematen dien ekimena dela. Elkarbizitzarako eta lagunak egiteko aukera berezia ere bada, eta herriz herri ibiltzerakoan tokiko gidari eta azaltzaileen eskutik lortzen dute partaideek leku bakoitzeko berri, zuzeneko ikuspegi eta esperientzia ezberdin eta apartak bilduz.

Iazko edizioa koronabirusak galerazi bazuen ere, 2021ean indar erabarrituz plazaratu dira antolatzaileak, oraingoan ere garrantzia emanez Diasporako gazteen partaidetzari.