Getxoko Musika Eskola musika-tresnen bilketa solidario batean parte hartzen ari da

0

Andres Isasi Musika Eskola aurten ere «Etorkizuna Musikatan-Futuro» izeneko proiektu solidarioan parte hartzen ari da, «Norai» elkarteak bultzatutako ekimenean, hain zuzen. Horren helburu nagusia da orkestra-praktikaren bidez lan egitea kultura anitzeko aberastasun handiko baina gizarte-bazterketako arriskuko testuinguruetan bizi diren haur eta gazteekin. Horrela, ahalbidetuko da norbera eta taldea aberastea, sentsibilitate artistikoa garatzea eta balioetan heztea. Gaur egun Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan ari dira lanean.

Krisialdi sanitarioa dela eta, ekimen honetako ikasleek ezin dituzte musika tresnak partekatu eta horrexegatik behar dute handitzea elkarte honek duen musika-tresnen bankua.