Pedro Azpiazu eta bere taldearen bilera, PP-CSeko ordezkariekin

0

Carlos Iturgaitzek eta Luis Gordillok ordezkatzen dituzten PP eta C’s-ekin izandako bilera aurrekontuen negoziazioarekin jarraitzeko aukerarik gabe amaitu da, oposizioko taldeak Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuarekin egindako bilerara joan den itxikeria dela eta.

Hala, aurrekontua hobetzeko edo aldatzeko proposamenik ez aurkezteaz gain, osoko zuzenketa bat aurkeztuko dutela aurreratu dute, Jaurlaritzak beste talde batekin aurrekontu-itun bat itxita duela uste baitute.

Azpiazu sailburua harrituta agertu da, legebiltzar-taldearen jarrera errespetatuz, noski, eta talde horrekin aurrekontuari babesa emateko bilera-sortari amaiera eman dio. Gainera, Eusko Jaurlaritzak aurrekontuekiko atxikimendu handiagoa lortu nahi duela berretsi du, EAJren eta PSEren gehiengo absolutuak ematen diena baino, Euskadi berreskuratzeko funtsezko aurrekontuak direlako.