Athleticen garaipena erantzukizunez ospatzeko deialdia

0

Athletic Clubek Superkoparen titulua neurriz eta zuhurtziaz ospatzeko deia egiten die bere zaleei, pilaketak saihesten saia daitezela, Covida ez zabaltzeko. Klubak bi ekitaldi instituzional txikitan parte hartuko du goizean, jokalari, teknikari eta zuzendarien ordezkariekin. Biak streaming bidez emango dira.

Klubak salbuespenezko egoera guztiak aurreikusiz eta beti ere kutsaduretatik ihes egitea pentsatuz antolatuko du omenaldia. Datozen orduetan emango dugu xehetasunen berri.

Aupa Athletic!