Haurrak euskaraz matrikulatzeko deia egin du Donostiako Udalak

0

Donostiako Udalak haurrak euskaraz matrikulatzeko deia egin die gurasoei kanpaina hasieran. Jon Insaustik, Udal Gobernuko Kultura eta Euskara zinegotziak adierazi duenez, haurrak elebidunak izan daitezen aukera onena euskarazko ereduan ikastea da.

“Urtarrilaren 29an bukatuko da matrikulazio kanpaina eta beste urte batez, datorren ikasturtera begira seme-alabak zein hizkuntza eredutan matrikulatuko dituzten erabakitzeko unea dute gurasoek. Erabaki horrek duen garrantzia kontuan harturik, euskaraz matrikulatzeko deia egiten diegu, horixe baita elebitasunik orekatuena bermatzen duena”.