Athletic Club Museotik Guggenheimera

0

Guggenheim Bilbao Museoak Jose Arrueren “equipo del Athletic Club” obra lagatzeko eskatu dio Athletic Club Museoari, urtarrilaren 29an hasiko den “Bilbao y la pintura” erakusketarako.

Gure Museoan egon ohi den margolan hau gure bilduma iraunkorra osatzen duten 500 piezetako bat da.

Ekipaje, baloi, garaikur eta bestelako oroigarri gorri eta zuriez gain, Athletic Club Museoak lan artistiko garrantzitsua du bere funtsen artean: Arteta, Arrue, Ergüin, Chillida, Karo, Urzay, Lizaso, Roscubas, Ranieri, Purroy, Gis, Pisarin eta Asierren margolanak, besteak beste. Athletic eta bere protagonistak beti piezen erdigunean.

Athletic Club Museoak irekita jarraitzen du, segurtasun eta osasun berme guztiekin, asteartetik igandera, 10:00etatik 19:00etara.