Donostiako ikasleei zuzendutako “Oroimen Historikoaren Ibilbideak” martxan berriro

0

Donostiako Udalak hirian zehar hiriaren memoria historikoaezagutzeko egiten diren ibilbideei ekingo die berriro. Ibilbidea DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat diseinatuta dago, eta gelan gaia lantzeko unitate didaktiko bat barne hartzen du.

Ane Oyarbide Eskubide Zibilen zinegotziak adierazi duenez, «Bisita gidatuak dira, ikasleek Donostiako historiaren zati bat ezagutu dezaten. Aire zabaleko ibilbideak dira, eta 1936ko estatu-kolpearekin eta ondorengo diktadura frankistarekin lotutako leku esanguratsuak bisitatzen dira«.