Kontadoreseko neguko laborategietan izena emateko epea zabalik da

0

KONTADORESek hainbat ikastaro programatu ditu 2021eko otsaila eta martxoa bitartean. Guztira 56 plaza eskainiko dira, 5 laborategi kulturaletan banaturik. Gazteen interesak, beharrak eta zaletasunak oinarri harturik osatu da Kontadoreseko laborategi proposamena. Eta euren poltsikora egokitutako prezioekin. Aurtengo ikasturtean,gainera, gizarte laguntzak jasotzen dituzten familietako kideei %15eko murrizketa ezarriko zaie ordainketan.

Bestalde, Covid19 krisia dela eta, Kontadoresek berezko protokoloa du gaixotasunaren hedapenaren aurrean arriskuak ekiditeko. Beraz, ezarritako segurtasun eta higiene neurriak jarraitu beharko dira une oro.

Kontsultatu Kontadoreseko protokoloa.

HEMEN daude proposamenei, egutegiari, ordutegiei eta prezioei buruzko zehaztasunak.