Garamendi itxaropentsu agertu da ministro berriarekin aldebikotasuna indartu eta transferentzien erritmoa ez galtzeari dagokionean

0

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Olatz Garamendi elkarrizketatu dute, gaur goizean, Bizkaia Irratiko «Goizeko Izarretan» saioan.

Bizkaia Irratiari eskainitako elkarrizketan, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua itxaropentsu agertu da ministro berriarekin aldebikotasuna indartu eta Gernikako Estatutua betetzeari dagokionean. Zentzu honetan, transferentzien erritmoa ez galtzaren garrantzia azpimarratu du.

Honen arira, Garamendi sailburuak Espetxeen transferentziari egin dio erreferentzi, eta nabarmendu du lehendabizikoz Gobernu Zentralaren konpromisoa jasotzen duen dokumentua daukatela esku artean. Horrela azaldu du transferentzia gauzatzean espetxeen erregimena eta antolamendua Euskadik kudeatuko duela, eta, honek, aukera emango duela birgizarteratzea helburu duen espetxe eredu propioa sortzeko.

Bestalde, Olatz Garamendik nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak administrazioko behin-behinekotasun tasa jaistearen aldeko apustua egiten duela; eta, horretarako, behar diren neurriak hartuko direla. Lehen pausoa gisa Kidegoen eta Eskalen aurreproiektua aipatu du. Halaber, behin-behinekotasun tasaren jaitsiera segurtasun juridikoarekin egin behar dela esan du. Zentzu honetan, sindikatuekin elkarlanean jarraitzeko borondatea agertu du.