Uliako Aterpetxeko etxolek itxura berria dute

0

Donostia Gazteria Udal Sailak lehentasunezko helburu estrategikotzat hartzen du gazteekiko komunikazio eta harreman zubiak eraikitzea. Eta era horretan, orain arte egindako lanaren balioa onartu eta etorkizun eraberritu eta eraldatzaileagoa sortzea du helburu, Donostiar gazteak eroso eta ahaldunduta sentituko diren hiria sortuz.

Asmo horiek gogoan, tokiko artistei aukera eman nahi zaie haien lanak Donostiako eraikin ezberdinetan erakusteko; eta, testuinguru horretan sortu zen Aterpetxearen itxura eraberritzeko aukera. Gauzak horrela, bertaratzen den orok ikusi ahal izango du etxoletan egindako esku hartzea; inguruarekin bat egiten duen proiektu artistikoa.

Donostia Gazteriaren erronka eta egitasmoekin lotzen da proiektu hau, eta aurrekari moduan, Zurriolako loreontzietan egindako esku hartzea edota Donostia Gazteriaren bulegoko pertsianen margotzea daude; eta aurrerantzean ere, ildo bereko proiektu gehiago aurrera eraman ahal izatea da asmoa.