Hondarriko Saindua Gaztelekuak mahai jolasen eskaintza handitu du

0

Mahai jolasak oso presente egon dira azken aldian gaztelekuko ekintza arrakastatsuen artean. Daukagun espazioaren aukerak murritzak direnez, neguaren iritsierarekin eta gaur egungo egoera dela eta, hauek garrantzia irabazten joan dira gure egunerokotasunean.

Jolas hauek eskaitzen dituzten aukerak ia infinitoak dira, karta jolas xinpleenetik hasiz, irla ezezagun baten kolonizaziora iritsiz.

Mahai jolasek gaitasun mota ezberdin asko lantzeko aukerak ematen dizkigu. Hala nola, hizkuntz, matematiko edota sormenezkoak, baina batez ere, gizarte trebetasunak lantzeko tresna bilakatzen da. Nerabezaroa, ezinbesteko abilezia hauek garatzeko  garaia da, komunikazioa, enpatia, elkareragina, negoziazioa eta errespetua esate baterako.

Adin ezberdinetako gazteak, interes ezberdinekoak eta ezezagunak batzeko aukerak sortzen dituzte mahai jolasak.